-
Amillena koop elkarte txikia
Amillena (trans)formazioa eta Elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia da. Taberna-jatetxea-denda garatzen den espaziotik proposamen poetiko-politiko bat proposatzen dugu. Amillena Arrazolako benta topagunea da. Tokiko herritar eta bisitarien elkargunea izanik harremanan politak eraikitzeko bitartekoak sortu eta eskaintzeko asmoa daukagu. Elkarlanaren bidez eta kooperazioaren bidez jardun nahi dugu, eta eskaintza agroekologikoa izateaz gain, kultura eskaintzeko eta bizitzeko…
-
Talako Kantina
Talako Kantina, itsasora begira dagoen zelai zabal batean dagoen leku txiki bat da. Tokiko produktuak, ekologikoak eta mimoz elaboratutakoak lehenesten ditugu: espezialidade kafeak, ardo naturalak, garagardo artisauak. Kooperatiba txikia sortu dugu, herrian gustora lan eta bizi ahal izateko. Ostalaritza diferente bat, kultur ekimenen kudeaketa, komunikazioa, ingurumena eta hezkidetza lantzen ditugu. Txikitik, zabalera. Geure burua geuk…
-
Erain
Erain duela 7 urte bi lagunek martxan jarritako proiektua agroekologikoa da. Gamiz-Fikako negutegian zein aire libreko lurretan landatutako barazkiak saltzen dituzte.
-
Bertokuek
Bertoko produktuen kontsumue, bertoko produktoran eta gure inguruko soluek bizirik mantentzien alde egingo dauen proiektue.
-
Labore Bilbo
Bilboko lehenengo supermerkatu kooperatiboa da Labore. Interesa duen edonorentzako ateak zabalik dituen kontsumo taldea. Bazkideok sortua eta irabazi asmorik gabekoa. Kontsumo ohituretan aldaketa bultzatzeko egiten dugu lan. Elkarlanean, kontsumitzaile eta ekoizleen artean sortutako aliantzari esker bidea egiten gabiltza. Bertakoa, ekologikoa eta harreman justuetan oinarritua.
-
Aldaba Zahar Baserria
Produktu Ekologikoak eta elkarbizitza jasangarria
-
BIOLUR GIPUZKOA
nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea
-
GOIEKO HARAGIA
Abeltzaintza ekologikoan abereen bizi baldintzak eta zikloak errespetatzen dituzten Goierriko Baserritarrak. Hauen elikadura baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dute, pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako ingurunean haziz
-
Irure Baserria
Errezilen kokatua, Irure dena ekologikoan ekoizten duem Baserria da: barazkiak, ogia eta sagar produktuak batez ere.
-
ANBOTOPEKO AGROEKOLOGIA ELKARTEA
Anbotopeko elkartea Elorrio herrian kokatua dago. Durangaldeko eta Elorrioko tokiko produktuak eta jatorri ezberdineko beste hainbat produktu ekologiko erosteko aukera ematen duen denda dauka Elorrio herrian. Bertan aurkituko dituzu Elorrio herriko ortuetako barazkiak, baserrietako arrautzak eta baita okela. Gainera Durangalde osoko ekoizleen produktuak ere erosteko aukera izango duzu. Eskaintza produktu ekologikoekin osatzen da, lehentasuna Euskal…