Amillena koop elkarte txikia

Amillena koop elkarte txikia

Amillena (trans)formazioa eta Elikadura burujabetza gorpuzteko Herri laborategia da.

Taberna-jatetxea-denda garatzen den espaziotik proposamen poetiko-politiko bat proposatzen dugu. 

Amillena Arrazolako benta topagunea da. Tokiko herritar eta bisitarien elkargunea izanik harremanan politak eraikitzeko bitartekoak sortu eta eskaintzeko asmoa daukagu. Elkarlanaren bidez eta kooperazioaren bidez jardun nahi dugu, eta eskaintza agroekologikoa izateaz gain, kultura eskaintzeko eta bizitzeko espazioa ere bada. Formakuntzari lekua emanez. Ikasketarako leku bilakatu eta komunitatearekin zein inguruarekin lotura mantenduz eta zainduz.  Proiektua nahi batetik sortu zen. Bizimodu aukeratu bat nahi genuelako, bai pertsonen artekoa baita amalurraren loturarekiko ere. Bost gara egunerokotasunean lanean gabiltzan kideak, eta bazkide kolaboratzaileekin batera, hogeita hamaika kide gara guztira. Osasuna eta ondo bizitzea ahalbidetzeko kooperatiba gara. 


INFORMAZIOA
Sektorea: Elikadura Burujabetza
Helbidea: Arrazolako Elizondo plaza 1- Arrazola, Atxondo, Atxondo (Bizkaia)
Ordutegia: Astelehen eta astearteak itxita; Asteazkenak 15.30-21:00; Ostegunetik igandera 11.00-21.00
Telefonoa: 685713187
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Oso Barneratua
Kideen garapen pertsonala Oso Barneratua
Ikuspegi feminista Ezin hobea
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Ezin hobea
Hornitzaileak Oso Barneratua
Interkooperazioa Oso Barneratua
Lizentzia askeak Barneratua
Gardentasuna Oso Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Ezin hobea
Euskararen erabilera Oso Barneratua
Jasangarritasuna Ezin hobea
Hondakinen kudeaketa Barneratua
Kontsumo energetikoa Barneratua