Ereindajan Arrasate

Ereindajan Arrasate

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara, eta Debagoiena da gure lan- eta eragin-eremua. Nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu, eta arnasa eman nahi diogu gure bailarari.

Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen:

BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria.

OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak eta lurrak zaintzen ditugu. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten dugu lan.

JUSTUA | Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.

KOOPERATIBOA | Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen dugu. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dugu parte.


INFORMAZIOA
Sektorea: Elikadura Burujabetza
Helbidea: Araba Etorbidea 3, 20500. Arrasate, Arrasate (Gipuzkoa)
Ordutegia: Astelehen-ostirala : 9:30-13:00/ 17:00-20:00 Larunbata: 9:30-13:00
Telefonoa: 688634919
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Oso Barneratua
Kideen garapen pertsonala Barneratua
Ikuspegi feminista Oso Barneratua
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Oso Barneratua
Hornitzaileak Ezin hobea
Interkooperazioa Oso Barneratua
Lizentzia askeak Ez barneratua
Gardentasuna Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Oso Barneratua
Eraldaketa soziala Oso Barneratua
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Ezin hobea
Hondakinen kudeaketa Oso Barneratua
Kontsumo energetikoa Barneratua