Ereindajan Bergara, Koop. Elk. Txikia

Ereindajan Bergara, Koop. Elk. Txikia

Hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektua da Ereindajan. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa gara eta nekazal eredu agroekologikoa bultzatzen dihardugu.

Proiektua lau oinarriren gainean ari gara eraikitzen:

BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria.

OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak eta lurrak zaintzen ditugu. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten dugu lan.

JUSTUA | Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.

KOOPERATIBOA | Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen dugu. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dugu parte.


INFORMAZIOA
Sektorea: Elikadura Burujabetza Kontsumo taldeak
Helbidea: Joan XXIII plaza z/g, 20570. Bergara, Bergara (Gipuzkoa)
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:30-20:00 eta Larunbatetan 9:00-13:30
Telefonoa: 681660863
IRIZPIDEAK PUNTUAK
Barne demokrazia Oso Barneratua
Kideen garapen pertsonala Barneratua
Ikuspegi feminista Oso Barneratua
Lan baldintza Oso Barneratua
Jabetza komuna Ezin hobea
Hornitzaileak Ezin hobea
Interkooperazioa Oso Barneratua
Lizentzia askeak Ez barneratua
Gardentasuna Barneratua
Finantza etikoen erabilpena Barneratua
Kohesio soziala Ez barneratua
Eraldaketa soziala Oso Barneratua
Euskararen erabilera Ezin hobea
Jasangarritasuna Ezin hobea
Hondakinen kudeaketa Oso Barneratua
Kontsumo energetikoa Oso Barneratua