• Artxara kooperatiba / Elikagunea

    Artxara kooperatiba / Elikagunea

    Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa. Azpeitia zentro bezala hartuta 150 km-ren bueltan ekoizten diren elikagaiak soilik biltzen dituen gune bat da, heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatua.

  • Garazi Lizarraga

    Garazi Lizarraga

    Hasteko Giza Elikaduran eta Dietetkan diplomatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, bide desberdinak aztertuta, haurtzaroan eta ariketa fsikoan espezializatzeko Masterra burutu nuen Funiber fundazioaren eskutk. Ikasteketa ozizialak bukatuta nere burua kokatzeko unea iritsi zen ordea. Nora joan nahi dut? elikaduraren zein esparru landu nahi dut? Haurtzaroko elikadurari berezibiziko garrantzia emate diot, beste hainbat esparrutan bezala…

  • Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

    Biba Ardoak Kooperatiba Elkartea

    Euskal Herriko hamaika mahastizain-ardogileok sortu zuten ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalen banaketarako kooperatiba da. Ardo kultura berria, bizia, osasuntsua eta herritarra sortzea da euren xedea.

  • Lastur Kooperatiba

    Lastur Kooperatiba

    Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten. Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, zurezko fatxada dutenak. Osorik alokatzen…

  • Basabe Garagardoak Koop. Elk. Txikia

    Basabe Garagardoak Koop. Elk. Txikia

    Basabe Garagardo Artisanala produzitzeko eta banatzeko 2018ko Urrian sortu zen koperatiba bat da. 39 lagunek osatutako kooperatiba hau Goierri eta Tolosaldean garagardo artisanalari bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen, bertako gastronomia eta ekonomia sustatuz.

  • Goierriko Baratza. Elikadura Ekologikoaren Denda.

    Goierriko Baratza. Elikadura Ekologikoaren Denda.

    Goierriko Baratza gertuko produktuen eta produktu ekologikoen saltoki txikia da. Lan komertzialaz gain, ahalegin handia egiten du hitzaldien, ikastaroen, tailerren edo azoken bidez (besteak beste) produktu horien eta oro har bizitza ekologikoagoaren inguruko informazioa hedatzeko

  • Basherri Sarea

    Basherri Sarea

    Baserritarrak ekoizten dituzten produktuak merkaturatzeko eredu alternatibo bat dira Basherri taldeak, sistema honen bidez salmenta zuzena lehenesten da, bitartekaririk gabekoa. Hileko kuota baten truke, baserritarrak astero bere produktuekin osatutako saski bat banatzen die taldeko kideei, adostutako leku, egun eta orduan.

  • Uztarri Kooperatiba

    Uztarri Kooperatiba

    1 sektoreari zerbitzua ematen dion kooperatiba , nekazaritza organikoa sustatzen duena.

  • Aza ta Porrua

    Aza ta Porrua

    45 pertsona osatzenduten elkartea bat da. Bertan garaiko eta tokiko produktu ekologikoak banatzen dituzte.

  • Ekoalboraz

    Ekoalboraz

    Ekoalboraz Elikagai Ekologikoak, Gipuzkoako Debabarrenan dauden bi nekazaritza-ustiapenen baturaz sorturiko elkartea da, Elgoibarren Alboraz eta Mutrikun Basailun. Osoko egitasmoa da eta betiko baserriak tradizionalki eskaini izan dituen zerbitzuak ematea du helburutzat: nekazaritza eta ingurumenaren zaintza alegia.