Guztion artean Emaus, zoritxarrez gizarte injustziak existtzen direlako. Desberdintasun hauek, ondoren azaltzen diren arloetan burututako lanaren bitartez gainditu nahi dira. GIZARTERATZEAl Baliabiderik ez duten pertsonei gizartean duintasunez parte-hartzeko behar dituzten laguntzak eskaintzen dizkiegu: etxea, gertutasuna, ahalduntzea…galdutako irribarrea berreskura dezaten. Egun batean gizarteak kendu zien eta justziaz beraiei dagokien postu hori berreskuratzea da. EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAl Gure enpresa sareak ekoizteko eta kontsumitzeko beste modu bat posible dela azaltzen digu. Gizarteko pertsona ahulenei lan mundura barneratzeko aukera ematen diegu. Era berean, ingurumena babesten dugu objektuen berreskurapenaren bitartez, hauek berrerabiliak izateko. GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAl Eraikuntza parte-hartzailetk gizartea eraldatzeko hezkuntza bat sustatzen dugu, inguru inklusibo batean. Horretarako, inzidentzia politkoa egiten dugu, desberdintasunak sortzen dituzten arazoak aztertu eta ikertzen ditugu… pertsonen zentzu kritkoa, bere ahalduntzea esnatzen saiatzen gara, elkar banatzen eta solidarioa den herritar bezala.