Zelai Alai, Kooperatiba Elkarte Txikia produktu ekologikoen salmentan espezializatutako enpresa da. Gasteizeko Lakua auzoan kokatutako dendan mota askotako produktuak saltzen ditu: elikagaiak, belarrak, elikadura-osagarriak, dietetika, kosmetika, garbiketa eta etxeko produktuak, ehun-gaiak, bitxiak, eskulanak,… Hitzaldiak eta tailerrak ere antolatzen dira.