2012. urtean, gizarteko arazoei aurre egiteko sentsibilitate, adin, sexu eta egoera ezberdinetako jendarteak sorturiko herri mugimendua. Helburu zehatzak hauek dira: bidegabekerien aurrean protestak egitea, egungo sistemari edo eta berari dagozkion arazoei alternatibak bilatzea eta bilatu ezin badira arazoak minimizatzea edo eta leuntzea, taldearengan zein herritarrengan formazioan eta informazioan eragitea. Elkar-ekinen proiektu egonkor nagusia Elkar-guneko Bigarren eskuko denda eta Arropa bankua dira. Bestetik urtean zehar hainbat ekintza eta dinamiketan murgilduta gabiltza, hala nola, kultur eta gizarte aniztasunaren inguruan, Euskeraren inguruan, apustu etxeen aurkako dinamikan, eta abar luze bat, gizarte eraldaketa aldaketa txiki askoren ondotik etorriko dela pentsaturik.